Sustraiak eta Hegoak gizon-emakumez osatutako taldea da. Generoa, Giza Eskubideak, Demokrazia eta Egoki Bizitzearen inguruko lanketak biltzen du taldea eta ikuspegi, misio eta metodo hauek batzen ditu:

IKUSPEGIA

MISIOA

METODOA

Gure seme-alabak berdintasunean hazten dira sustraiekin eta hegoekin
Gizabanakoen ongizatean laguntzea
Gauzen barruraino, sustraiera iristen laguntzen dugu

Sustraiak eta Hegoak 25 urte

"Gure itxaropenez, gure metodoez, gure konpromisoez, gure asmoez, guzti horiez, gudateen planifikazioez gertatzen den antzera, ondorenean hitz egiten da "(José Martí, "A la raíz")

Gure itxaropenez, gure metodoez, gure konpromisoez, gure asmoez, guzti horiez, gudateen planifikazioez gertatzen den antzera, ondorenean hitz egiten da

Urte guzti horietan ez ditugu pauso gutxi eman, ez ditugu bide gutxi ibili, ez ditugu erronka gutxi gailendu. Iritsi zaigu jendaurrera agertzeko garaia, gure asmoez, gure konpromisoez, gure metodoez, gure itxaropenez hitz egiteko.

 

Jorge Basadrek, Peruko Zuzenbidearen Historiaren aurkezpenean, asmoen, konpromisoen eta itxaropenen artean “sustraiak, baina baita hegoak ere” izango dituen Peru bat –eta guk diogu, mundu bat- eraikitzea proposatzen du.

Ahalegin horretan ari da lanean Taldea, emakumeen mugimenduak eta Martík, Basadrek edo Saramagok adierazitako ulermenak inspiratuta:

“Gizakiak hegorik gabeko aingeruak dira, eta hori da politena, hegorik gabe jaio eta haziaraztea, garunarekin egin genuen bezala, eta harekin egin bagenuen, hauekin ere egingo dugu”
(José Saramago, Memorial del convento)

Zertarako eta nola lan egiten du Sustraiak eta Hegoak Taldeak

“Sustraiera benetako gizona joaten da. Erradikala huraxe da: sustraiera doana. Erradikala ezin zaio esan gauzak bere horretan ikusten ez dituenari. Ezta gizaki, beste gizakien ziurtasun eta zoriontasunari laguntzen ez dionari” (José Martí, "A la raíz")

Gure izena eta zeregina inspiratu zituen hezitzaile eta poeta kubatarrak bezala, guk ere hauxe bilatzen dugu, gure seme-alabak eta berriro birpentsatzea nahi dute belaunaldi helduek sustraiekin eta hegoekin haz daitezela: hori da gure ikuspegia. Eta horretarako giza-misio hau partekatzen dugu: gizabanakoen ongizatean laguntzea, eta metodo bat ezarri dugu sustraiera joateko eta gauzak bere sakonean ikusteko: elkarri laguntzen diogu, emakume nahiz gizon, talde anitzetan.

Laguntzeko misio horretan, gizabanakoen zoriontasunarentzat oztopo nagusi den batekin aurrea aurre topo egiten dugu: bazterketa sistema eta sexu-genero explotazioarekin. Sistema horrek giza-eskubideak urratzen ditu, harreman demokratikoak galbideratzen ditu askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna urratuz, bizimodu on baten aukerak errotik hautsiz. Gure taldean emakumeak eta gizonezkoak biltzen dira sistema horren deuseztapenean lan egiteko eta sistema horrek erasotzen dituen balio horien gauzapenaren alde lan egiteko:

Sustraiak eta Hegoak. Generoa, Giza Eskubideak, Demokrazia eta Egoki Bizitzearen inguruko lan-taldea.

Laguntzeko misio horretan, gizabanakoen zoriontasunarentzat oztopo nagusi den batekin aurrea aurre topo egiten dugu: bazterketa sistema eta sexu-genero explotazioarekin. Sistema horrek giza-eskubideak urratzen ditu, harreman demokratikoak galbideratzen ditu askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna urratuz, bizimodu on baten aukerak errotik hautsiz. Gure taldean emakumeak eta gizonezkoak biltzen dira sistema horren deuseztapenean lan egiteko eta sistema horrek erasotzen dituen balio horien gauzapenaren alde lan egiteko:

“Gu gara, emakumeok, egitan, munduko bekatua kenduko duen bildotsa, hau ulertzen den egunean beharrezkoa izango da berriro zerotik hastea”(José Saramago, Memorial del convento)

Sustraiak eta Hegoak sortu eta osatzen dugun gizon-emakumeok, Alain Touraine soziologiaren antzera, ulertzen dugu benetako feminismoa “liberazio mugimendua dela, baina ez emakumeena, baizik eta gizakiona emakumeen alde”. Taldeko gizonezkooi iruditzen zaigu ezin dela izan erradikal, ezta benetako gizaki ere, bihotzez feminista izan gabe. Eta orain dela hogeita hamahiru urte egindako adierazpen honen erabateko gaurkotasuna egiaztatzen dugu:

Emakumeen mugimenduari esker aurkitu ditugu guk, gizonezkook, zenbait eskubide: sentimenduetarako, haurrekin harremanetarako eta abar. Eta ezer baino lehen defentsa kulturala dena borroka politiko izatera irits daiteke. Borroka zuzendariz, zuzendariordez eta langilez eratutako mundu eta bizimodu honen aurka, non eskaera bakarra betetzea agintzen den: 'makinari eragiten jarraitzea' (A. Touraine, en Le Nouvel Observateur 8/1/78)

Sustraiak eta Hegoak taldearen identitate ezaugarri bat, bai metodologian eta bai erakundearen estatutuetan, bere osaketa mistoa da alde batetik, eta gizonezkoekin eta emakumezkoekin lan egitea sexu-genero sistemari aurre egin ahal izateko bestetik, honek gizabanakoengan eta harremanetan sortzen dituen bazterketa, kalte eta desabantaila guztiak gainditzeko.